jo 07/08/14 ~ Sopelako Jai Batzordea

JAIETAKO IRUDIAK

Ikusi jaietako bideo mundiala!

LARRABASTERRAKO JAIEN HASIERA!

Itsasoko izakien kalejira.ERDU MOZORROTUTA!

LARRABASTERRAN ERE... MILA LORE, MILA KOLORE!

Haurren ametsetako jaiak marraztuz eta gauzatuz!

LARRABASTERRAKO HERRI BAZKARIA

Larunabat 12,Urgitxieta plazan!

LARRABASTERRARAKO JOKU BERRIAK PRESTATZEN!

Koadrilentzat pintxo txapelketa eta bapateko playback!

8 jul 2014

Larrabasterrako herri bazkaria

Larrabasterran ere herri bazkariaz gozatzeko aukera egongo da. Bazkaria uztailaren 12 an, larunbatean izango da, Urgitxieta plazan. Txartelak aurretik erosi behar dira Ugari supermerkatuan, Zutarri eta Irubide tabernan 10 eurotan. Umeentzako menu berezia egongo da, 14,30etan, 5 euroren truke. Helduentzako txanda 15.00retan izango da. Ekarri zure edalontzia eta sardexka etxetik. 

Larrabasterrako jaitsiera


Pasadan urtean bezala, Larrabasterrako jaiei hasiera potente bat emateko, uztailaren 11an, ostirala, arratsaldeko 19,00etan Urgitxieta plazan, "itsasoko eguna" ospatuko dugu. ITSASOKO IZAKIEN eta PERTSONAIEN kalejira: marrazoak, surflariak, arrantzaleak, olagarroak edota karramarroak. JANTZI ZUEN MOZORROAK ETA PARTE HARTU! 

Gainera, pregoia eta txupinazoa herrian sortu berria den Sopela Kantari taldeak emango du, ondoren, haiekin batera tabernaz taberna kantak abesten joango gara!

Aurtengo Sanpedroei agur esanda, Larrabasterran jaiak darrai!



Sopelako San Pedro jaiak pasa dira jadanik. Batzuk triste hain egun koloretsu eta gozagarriak amaitu direlako, beste batzuk jadanik energia guztiak agortuta, ezta?!

Baina… dakizuen bezala, egun gutxiren buruan, Larrabasterrako jaiak iritsiko dira!!! Uztailaren 11tik 16ra bitartean, berriro ere gure herria giro paregabez betetzeko aukera ederra izango dugu! Karmengo jaietan ere, San Pedroetan landutako erronkekin jarraitu nahi dugu, jai euskaldun, parekide parte-hartzaile eta anitzak bultzatuz eta kuadrillen arteko harremanak sustatuz, alegia.

Hamaika aukeren artean, aipatzekoak besteak beste: 
OSTIRALA 11, JAIEN HASIERA: ITSASOAREN IZAKIEN KALEJIRA , PREGOIA eta TXUPINAZOA Sopela Kantari elkartearen eskutik.  
LARUNBATA 12, HERRI BAZKARIA Urgitxieta Plazan.
IGANDEA 13, goizetik MARMITAKO lehiaketa eta BASKET 3x3 TXAPELKETA. 
ASTELEHENA 14, guztientzat KARAOKEA 
ASTEARTEA 15,  AKANPADA FAMILIARRA Iberrota plazan.
ASTEAZKENA, PINTXO TXAPELKETA eta BAPATEKO PLAYBACK erakustaldia.

Onez gain, hainbat jarduera izango ditugu Larrabasterran, adin eta gustu ezberdinen gozamenerako.

Aukera ederra, Sopelako jaietan sortutako giroarekin jarraitzeko. Baietz animatu?


JAI MUNDIALAK

Aurtengo jaiak mundialak izan dira, hona hemen, Sopelako hainbat hedabideek zabaldu dituzten bideoak.