jo mayo 2014 ~ Sopelako Jai Batzordea

JAIETAKO IRUDIAK

Ikusi jaietako bideo mundiala!

LARRABASTERRAKO JAIEN HASIERA!

Itsasoko izakien kalejira.ERDU MOZORROTUTA!

LARRABASTERRAN ERE... MILA LORE, MILA KOLORE!

Haurren ametsetako jaiak marraztuz eta gauzatuz!

LARRABASTERRAKO HERRI BAZKARIA

Larunabat 12,Urgitxieta plazan!

LARRABASTERRARAKO JOKU BERRIAK PRESTATZEN!

Koadrilentzat pintxo txapelketa eta bapateko playback!

31 may 2014

ARETO-FUTBOL TXAPELKETA


Aste honetan hasi da SOPELAKO JAIETAKO ARETO-FUTBOL TXAPELKETA. Partiduak astean zehar jolasten dira, 19,00etatik aurrera, urko kiroldegian. Emaitzen jarraipenak gure blogean ikusgai izango dituzue; emaitzak.

28 may 2014

Kanpai hotsak berreskuratuko dira San Pedro bezperan

Jai Batzordeak, hainbat urteren ostean, kanpai hotsak berreskuratuko ditu San Pedro bezperan.
Denboraren poderioz, dena ahazten doa,  urteak joan ahala ohiturarik zaharrenak ere desagertuz. Kanpaien hotsak komunikazio tresna  bezela erabili izan dira mendeetan zehar, eta Sopelan be, hauek ziren herrian mezulari lanak egiten zituztenak. 

Ekainaren 28an kanpaiak euren doinua jotzean, kaleak musikaz betez jakinarazten zituzten sopeloztar denak; jaiak bazetozen! Ta jaiak badatoz!

Aurten Jai batzordeak oihuta zahar hau berreskuratzera doa, horrela, San Pedro bezperan, bolanderak botatzearekin batera elizako kanpaiak joko dira, bost minutuz.

Ondo gogoratzen dituzte herriko nagusiek aspaldiko urte hoiek: " kanpaiak garrantzi handia izan dute Sopelan. Kanpaiek berba egiten zuten, Sopeloztarrei gertakarien berri emateko tresna itzela izan da, hildakoak, herriko suteak, jaien deia,..... kanpaien jotzeko era desberdina zan mezuaren arabera."

21 may 2014

SOPELAKO BINAKAKO VIII.ESKUPILOTA TXAPELKETA

A TALDEA

1. Ager Martinez / Asier Onaindia
2. Benito / Gorka Ormaetxe
3. Lino / Atano
4. Mikel Landa / Beñat Nikolas

B TALDEA

5. Imanol Beristain / Egoitz 
6. Josu Ugarte / Gaizka Ibarzabal 
7. Imanol Ugarte / Txaber Rivero 
8. Lander Labajo / Uri

C TALDEA

9. Iratzar / Eñaut
10. Azibar / Ohianko
11. Imanol / Paul
12. Izagirre/ Ibai

Partiduak gaurtik aurrera hasiko dira. Hurrengo egunetan, zuen talde arduradunak, zuekin kontaktuan jarriko da zuen partiden ordutegia jakinerazteko. 

Talde arduradunen izen zenbakia:
A TALDEA: Asier 610 999 117
B TALDEA: Ager 625 537 440
C TALDEA: Izas 635 742 348

Animo eta sorte on!

20 may 2014

2014ko JAIAK MARTXAN!


Badatoz udako jaiak eta bereziki San Pedro eta Karmeneko jaiak. Horregatik, Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordea osatzen dugunok, gogoz eta buru belarri  ari gara pasaden urtean bizi izan genuen jai giro paregabea mantendu edo hobetzeko nahian. Aurrekoetan bezala, jai  herrikoi, parte hartzaile, parekide eta euskaldunak egiteko lanean dihardugu.

Umeen aisialdi-partehartzailea sustatzeko helburuarekin, lanketa berezia.
Koadrilen jaitsiera eta eguneroko jokoak lantzen.
Sopela eta Larrabasterrako Herri bazkarien menua diseinatzen.
Ikuskizun desberdinak, ikusgarriak eta dibertigarriak.
Pregoilari bereziak.
Jaietako zapi handien kokaleku berria.
Gaueko Kontzertu anitzak.
Buruhandiak.
Jaien aurkezpenerako bideo berria.
Kirol txapelketa berriak.

Espero dugu, umeekin, koadrilekin, herriko elkarte eta taldeekin, udaletxeko zinegotzi eta kultur teknikarikein eta hainbat sopeloztarrekin landu dugun jai programazioa gustokoa izatea. Gaurtik aurrera eta jaiak heldu arte, antolatutako dinamika eta haietan parte hartzeko modua eta informazioa helarazten joango gara, berriztu berri dugun blog honen bitartez.

Laster arte.