jo 06/20/14 ~ Sopelako Jai Batzordea

JAIETAKO IRUDIAK

Ikusi jaietako bideo mundiala!

LARRABASTERRAKO JAIEN HASIERA!

Itsasoko izakien kalejira.ERDU MOZORROTUTA!

LARRABASTERRAN ERE... MILA LORE, MILA KOLORE!

Haurren ametsetako jaiak marraztuz eta gauzatuz!

LARRABASTERRAKO HERRI BAZKARIA

Larunabat 12,Urgitxieta plazan!

LARRABASTERRARAKO JOKU BERRIAK PRESTATZEN!

Koadrilentzat pintxo txapelketa eta bapateko playback!

20 jun 2014

KOADRILEN ARTEKO TXAPELKETA




OSTEGUNA 26
JAITSIERA ( 19.30etan txosnetan)  
( txapelketako puntuen %30 )

-       
Ibilbidea: Elizatik hasi, gernika plazatik pasa, errepide nagusira igo, udaletxeko plazara heldu. KOADRILEN ZENBAKI BANAKETA 19.00retan EGINGO DA.

-      Dantza: Aurten koadrila asko parte hartuko dugu, beraz, ibilbidea oso arin  egin beharko dugu. Koadrila bakoitzak geldiune bakarra egin ahal izango du bere dantza egiteko. Aurten dantza udaletxeko berdegunean izango da. Bertan koadrila bakoitzak 2 minutuko dantza gehienez egin ahal izango du. Bertan udaletxeak musika ekipoa jarriko du eta koadrila bakoitzak bere abestia jartzeko aukera izango du. Abestia koadrilaren izenarekin batera sopelakojaibatzordea@hotmail.com helbidera bidali beharko da.

-         Berdegunean aparte, koadrilak ibilbidean zehar musika eroan nahi badu aukera izango du, baina ekipoa koadrilak kudeatu beharko du.
-         Ezin izango dira motorrezko ibilgailurik eroan.
-       Puntuaketa: Idei orijinala, desfilea, animazioa eta taldeko itxura(lana).
Sari banaketa: Puntuaketak eta jaitsieraren irabazlea; Udaletxeko plazan 22,30etan.
 -         SARIA:100euro herriko jatetxe baten gastatzeko.  
 
OSTIRALA 28
TORTILLA TXAPELKETA  Txosnetan 13.00etatik aurrera
( txapelketako puntuen %15)
Erabili daitezken osagaiak: Patatak, arrautzak, kipula, gatza eta olioa.
Apainketan aldiz, edozein osagai erabil daiteke.
Koadrila bakoitzak, gehienez tortilla bakarra aurkeztu ahal izango du.
Tortillak 15.00rak baino lehen aurkeztu beharko dira.
SARIA: otzara handia 

SANGRIA TXAPELKETA Txosnetan 13.00etatik aurrera

 ( txapelketako puntuen %10 )
Koadrilak nahi dituzten osagaiak erabili ditzakete.
Sangria 15.00rak baino lehen aurkeztu beharko da.
18 urte baino gutxiago dutenek, ezin izango dute alkohola erabili osagai moduan.
SARIA: otzara txikia

UR JOLASAK Udaletxeko berdegunean 17:00etan
 ( txapelketako puntuen %15 )




LARUNBATA 29
GINKANA Udaletxe plazan 18:30etan
( txapelketako puntuen %15 )


IGANDEA 30
SOPEL-TRIVIAL Txosnetan 19:00etatik aurrera
 ( txapelketako puntuen %15)
Aurkezleak galderak irakurtzean, koadrilek, banatu zaizkien orrietan erantzuna jarri eta epaileei erakutsiko diete, erantzuna asmatzen dituzten koadrila guztiak puntuatuko dute.

SARI NAGUSIA: Txapela, irabazleen makila, 150euro herriko jatetxe baten gastatzeko.

Antolatzaileak eta epaileak errespetuz tratatu, gogoratu guztiok gaudela ondo pasatzeko, haiek ere disfrutatu nahi dute.
KOADRILEN ARTEKO TXAPELKETA IRABAZTEKO, KOADRILEK, JOKU GUZTIETAN PARTE HARTU BEHARKO DUTE.
AURRETIK IZENA EMAN DUTEN KOADRILEK SOILIK, PARTE HARTU AHAL IZANGO DUTE KOADRILA TXAPELKETAN ETA JEITSIERAN. TORTILA TXAPELKETAN ETA SANGRIA TXAPELKETAN EZ DA BEHARREZKOA, EGUNEAN BERTAN EMAN AHAL DA IZENA.