jo 06/26/14 ~ Sopelako Jai Batzordea

JAIETAKO IRUDIAK

Ikusi jaietako bideo mundiala!

LARRABASTERRAKO JAIEN HASIERA!

Itsasoko izakien kalejira.ERDU MOZORROTUTA!

LARRABASTERRAN ERE... MILA LORE, MILA KOLORE!

Haurren ametsetako jaiak marraztuz eta gauzatuz!

LARRABASTERRAKO HERRI BAZKARIA

Larunabat 12,Urgitxieta plazan!

LARRABASTERRARAKO JOKU BERRIAK PRESTATZEN!

Koadrilentzat pintxo txapelketa eta bapateko playback!

26 jun 2014

HAURREN AMETSETAKO GUNEA ERAIKITZEKO UNEA!





Dena prest dugu jada Haurren Ametsetako Gunea eraikitzeko: Ikastolan eta Zipiriñen egindako lore koloretsuak, laberinto erraldoia egiteko puztuki eta bestelakoak...
 




Gogoratu, ostiralean goizeko 11.00etan Haurren Ametsetako Gunea irekiko dugula Zipiriñen eta horretarako, zuen laguntza beharezkoa izago dela! Etorri eta lagundu labirintoa eraikitzen! Bestetik, bariku iluntzean “A ze nolako banda parranda!” erromeria izango dugu Zipiriñen 20.30etan... zatozte mozorrotuta!!!


 
Horrez gain, larunbatean ur-jokuak antolatuko ditugu goizeko 12.00etan, familia guztientzat! Ondoren, denok herri bazkarira! Haurrok ludoteka eta jolastoki eder bat izango dugu bazkari ostean! 




Eta Igandean, 12.00etan kalejira izango dugu elizatik udalatxera... ez ahaztu zuen buru-handiak! Egunarekin bukatzeko, batukada erraldoia antolatuko dugu Zipiriñen! Animatu eta parte hartu!



Haurren ametsetatik, jai koloretsuak!