jo 06/04/14 ~ Sopelako Jai Batzordea

JAIETAKO IRUDIAK

Ikusi jaietako bideo mundiala!

LARRABASTERRAKO JAIEN HASIERA!

Itsasoko izakien kalejira.ERDU MOZORROTUTA!

LARRABASTERRAN ERE... MILA LORE, MILA KOLORE!

Haurren ametsetako jaiak marraztuz eta gauzatuz!

LARRABASTERRAKO HERRI BAZKARIA

Larunabat 12,Urgitxieta plazan!

LARRABASTERRARAKO JOKU BERRIAK PRESTATZEN!

Koadrilentzat pintxo txapelketa eta bapateko playback!

4 jun 2014

Haurren ametsetako jaiak marraztuz eta gauzatuz!

Umeek ere Sopelako jaietako antolakuntzan parte hartzeko aukera izan dute aurten. 
Horretarako, “ametsetako jaiak marraztuz” saioa antolatu genuen Jai Batzordetik: umeei zuzenean galdetu genien euren ametsetako jaiak nolakoak izango liratekeen, eta horretarako, euren jairik gustukoenak marraztu zituzten. Marrazki guztiak amaituta, erakusketa txiki bat antolatu genuen, eta haurrek ideia erakargarrienak bozkatzeko aukera izan zuten hilabetez.



Bigarren saioa “ametsetako jaiak gauzatuz” izan zen eta bertan umeekin asanblada bat egin genuen. Bertan, ideiarik bozkatuenak zeintzuk izan ziren azalduko genien eta beraiekin batera ideia horiek errealitatera nola eraman asmatzen ahalegindu ginen.



Haur eta gurasoen parte hartzearekin gure ametsetako jaiak marraztu eta gauzatuko Sopelako jaietan, Zipiriñen, “Haurren Ametsetako Gunea” izango dugu: Sopelako familiok egindako labirintoa, hondartzaren txokoa (ur-txorrotak eta harearen gunea), Sopelako umeek egindako lorategia... Horrez gain, animatu ostiraleko disko-festara mozorrotuta etortzera, mundiala izango da! Azkenik, gure buru-handiak egiteko tailer parte-hartzailea antolatu dugu, haur zein helduei zuzenduta eta San Pedro egunean Sopelako kalejiran aterako ditugu!

Larrabasterrako jaietan, akanpada familiarra egingo dugu, Iberrota plazan, ipuin kontalari eta guzti! Animatu eta ekarri zuen kanpadendak! Biharamunean, akanpadako umeentzat ibilalditxoa prestatu dugu traktorean! Izugarria!

Haurrek gure ametsetako jaiak marraztu dituzte eta orain familia artean gauzatuko ditugu, denon gozamenerako!

Jarrai dezagun haurren ametsetatik jai herrikoak antolatzen! 
Txiki zein handi, Gora Sopelako jai herrikoi eta parte-hartzaileak!