OSTEGUNA 26
JAITSIERA ( 19.30etan txosnetan)
( txapelketako puntuen %30 )
-
Ibilbidea: Elizatik hasi,
gernika plazatik pasa, errepide nagusira igo, udaletxeko plazara heldu. KOADRILEN ZENBAKI BANAKETA 19.00retan EGINGO DA.
- Dantza: Aurten
koadrila asko parte hartuko dugu, beraz, ibilbidea oso arin egin beharko dugu. Koadrila bakoitzak geldiune
bakarra egin ahal izango
du bere dantza egiteko. Aurten dantza udaletxeko berdegunean izango da. Bertan
koadrila bakoitzak 2 minutuko dantza gehienez egin ahal izango du. Bertan udaletxeak musika ekipoa jarriko du eta
koadrila bakoitzak bere abestia jartzeko aukera izango du. Abestia
koadrilaren izenarekin batera sopelakojaibatzordea@hotmail.com helbidera
bidali beharko da.
-
Berdegunean aparte, koadrilak ibilbidean
zehar musika eroan nahi badu aukera izango du, baina ekipoa koadrilak kudeatu
beharko du.
-
Ezin izango dira motorrezko ibilgailurik
eroan.
-
Puntuaketa: Idei
orijinala, desfilea, animazioa eta taldeko itxura(lana).
i Sari banaketa: Puntuaketak eta jaitsieraren irabazlea; Udaletxeko plazan 22,30etan.
-
SARIA:100euro
herriko jatetxe baten gastatzeko.
OSTIRALA 28
TORTILLA TXAPELKETA Txosnetan 13.00etatik
aurrera
( txapelketako puntuen %15)
Erabili daitezken osagaiak: Patatak, arrautzak, kipula,
gatza eta olioa.
Apainketan aldiz, edozein osagai erabil daiteke.
Koadrila bakoitzak, gehienez tortilla bakarra aurkeztu
ahal izango du.
Tortillak 15.00rak baino lehen aurkeztu beharko dira.
SARIA: otzara
handia
SANGRIA TXAPELKETA Txosnetan 13.00etatik aurrera
( txapelketako puntuen %10 )
Koadrilak nahi dituzten osagaiak erabili ditzakete.
Sangria 15.00rak baino lehen aurkeztu beharko da.
18 urte baino gutxiago dutenek, ezin izango dute alkohola
erabili osagai moduan.
SARIA: otzara
txikia
UR JOLASAK Udaletxeko berdegunean
17:00etan
( txapelketako
puntuen %15 )
LARUNBATA 29
GINKANA Udaletxe plazan 18:30etan
( txapelketako puntuen %15 )
IGANDEA 30
SOPEL-TRIVIAL Txosnetan 19:00etatik aurrera
( txapelketako
puntuen %15)
Aurkezleak galderak irakurtzean, koadrilek, banatu
zaizkien orrietan erantzuna jarri eta epaileei erakutsiko diete, erantzuna asmatzen
dituzten koadrila guztiak puntuatuko dute.
SARI NAGUSIA: Txapela,
irabazleen makila, 150euro herriko jatetxe baten gastatzeko.
Antolatzaileak
eta epaileak errespetuz tratatu, gogoratu guztiok gaudela ondo pasatzeko, haiek
ere disfrutatu nahi dute.
KOADRILEN ARTEKO TXAPELKETA IRABAZTEKO, KOADRILEK, JOKU
GUZTIETAN PARTE HARTU BEHARKO DUTE.
AURRETIK IZENA EMAN DUTEN KOADRILEK SOILIK, PARTE HARTU
AHAL IZANGO DUTE KOADRILA TXAPELKETAN ETA JEITSIERAN. TORTILA TXAPELKETAN ETA
SANGRIA TXAPELKETAN EZ DA BEHARREZKOA, EGUNEAN BERTAN EMAN AHAL DA IZENA.
0 comentarios:
Publicar un comentario