jo Kanpai hotsak berreskuratuko dira San Pedro bezperan ~ Sopelako Jai Batzordea

28 may 2014

Kanpai hotsak berreskuratuko dira San Pedro bezperan

Jai Batzordeak, hainbat urteren ostean, kanpai hotsak berreskuratuko ditu San Pedro bezperan.
Denboraren poderioz, dena ahazten doa,  urteak joan ahala ohiturarik zaharrenak ere desagertuz. Kanpaien hotsak komunikazio tresna  bezela erabili izan dira mendeetan zehar, eta Sopelan be, hauek ziren herrian mezulari lanak egiten zituztenak. 

Ekainaren 28an kanpaiak euren doinua jotzean, kaleak musikaz betez jakinarazten zituzten sopeloztar denak; jaiak bazetozen! Ta jaiak badatoz!

Aurten Jai batzordeak oihuta zahar hau berreskuratzera doa, horrela, San Pedro bezperan, bolanderak botatzearekin batera elizako kanpaiak joko dira, bost minutuz.

Ondo gogoratzen dituzte herriko nagusiek aspaldiko urte hoiek: " kanpaiak garrantzi handia izan dute Sopelan. Kanpaiek berba egiten zuten, Sopeloztarrei gertakarien berri emateko tresna itzela izan da, hildakoak, herriko suteak, jaien deia,..... kanpaien jotzeko era desberdina zan mezuaren arabera."

0 comentarios:

Publicar un comentario