jo Aurtengo Sanpedroei agur esanda, Larrabasterran jaiak darrai! ~ Sopelako Jai Batzordea

8 jul 2014

Aurtengo Sanpedroei agur esanda, Larrabasterran jaiak darrai!



Sopelako San Pedro jaiak pasa dira jadanik. Batzuk triste hain egun koloretsu eta gozagarriak amaitu direlako, beste batzuk jadanik energia guztiak agortuta, ezta?!

Baina… dakizuen bezala, egun gutxiren buruan, Larrabasterrako jaiak iritsiko dira!!! Uztailaren 11tik 16ra bitartean, berriro ere gure herria giro paregabez betetzeko aukera ederra izango dugu! Karmengo jaietan ere, San Pedroetan landutako erronkekin jarraitu nahi dugu, jai euskaldun, parekide parte-hartzaile eta anitzak bultzatuz eta kuadrillen arteko harremanak sustatuz, alegia.

Hamaika aukeren artean, aipatzekoak besteak beste: 
OSTIRALA 11, JAIEN HASIERA: ITSASOAREN IZAKIEN KALEJIRA , PREGOIA eta TXUPINAZOA Sopela Kantari elkartearen eskutik.  
LARUNBATA 12, HERRI BAZKARIA Urgitxieta Plazan.
IGANDEA 13, goizetik MARMITAKO lehiaketa eta BASKET 3x3 TXAPELKETA. 
ASTELEHENA 14, guztientzat KARAOKEA 
ASTEARTEA 15,  AKANPADA FAMILIARRA Iberrota plazan.
ASTEAZKENA, PINTXO TXAPELKETA eta BAPATEKO PLAYBACK erakustaldia.

Onez gain, hainbat jarduera izango ditugu Larrabasterran, adin eta gustu ezberdinen gozamenerako.

Aukera ederra, Sopelako jaietan sortutako giroarekin jarraitzeko. Baietz animatu?


0 comentarios:

Publicar un comentario