jo LARRABASTERRAN ERE... MILA LORE, MILA KOLORE! ~ Sopelako Jai Batzordea

9 jul 2014

LARRABASTERRAN ERE... MILA LORE, MILA KOLORE!



Eta haurren ametsak errealitate bihurtu ziren...jai koloretsuak bizi izan genituen San Pedrotan: labirinto erraldoia, mila koloreko lorategia, ur-jokuak, batukada, buru-handiak... den dena Sopelako familiok asmatu eta gauzatua! Orain Karmenak datoz, Larrabasterrako Jaiak! Eta oraingoan ere egitaraua baditu mila koloretako harribitxiak!







Uztailaren 11ean, ostirala, 19.00etan itsasoko izakien kalejra egingo dugu, Urgitxieta Plazatik. Animatu eta mozorrotuta etorri! Ondoren, pregoia eta txupina ikusiko dugu Sopela Kantari elkartearen eskutik. Larrabasterrako jaiei hasiera itzela emango diegu!


Larunbatean, goizeko 11.00etan, Urgitxieta plazan, labirinto berri bat eraikiko dugu. Zipiriñen primeran pasa genuen armiarma sare erraldoia sortzen... oraingoan ere ikusgarria aterako zaigu! Ondoren, denok herri-bazkarira (gogoratu, umeentzako otordu zoragarria, 14:30etan)! Horrez gain, hainbat jarduera izango ditugu hurrengo egunetan ere. Besteak beste: igandean, 12.00etatik aurrera, Skate Ikastaroa, Ikastola eta Peñatxuri Surf Taldearen eskutik. Astelehenean, 19.00etatik aurrera guztiontzat karaokea, Iberrota plazan.




Asteartean, 21:00etatik aurrera Iberrota plazan, AKANPADA FAMILIARRA antolatuko dugu, gauean kontukontalari eta guzti! Anima zaitezte eta ekarri zuen kanpadendak! Egunsenti ederrari “egun on!” esango diogu denon artean! Eta sorpresaren bat ere egongo da goizaldean... beraz hadi egon!!!



Eta horrez gain hainbat jarduera jaietan murgiltzeko: bapateko playback erakustaldia, haurrentzako jolas parkeak, Eguzkilore dantza-taldearen dantza emanaldia, tailerrak, tiragoma txapelketa...

JARRAI DEZAGUN HAURREN AMETSETATIK
JAI PARTE-HARTZAILEAK ANTOLATZEN!

TXIKI ZEIN HANDI,
GORA LARRABASTERRAKO JAI HERRIKOIAK!


0 comentarios:

Publicar un comentario