jo BURUHANDI Tailerra ~ Sopelako Jai Batzordea

1 jun 2014

BURUHANDI Tailerra





Sopelako jaietan haurren ametsak errealitatera ekarriko ditugulako! hor doa, umeek eta haurrek proposaturiko tailerra:

 Sopelako umeek jaietarako iradoki zituzten ideien artean, bat BURUHANDIENA izan zen. Horregatik nork bere buruhandia egiteko tailerra antolatuko dugu, gero jaietan kalejiran ateratzeko asmoz. Beraz, umeak eta nagusiak gonbidatuta zaudete tailerrean zein kalejiran parte hartzeko. Zatozte!

 Buruhandiak egiteko kartoia, kartulinak, gomaespuma, birziklatzeko materialak… Etxean ditugun gauzen artean erabil ditzakegunak ere ekarri: kartoizko kutxak, oihalak, artilea, arrautzetarako ontziak, yogurt poteak, oparietarako paperak, birziklatzeko materialak, tapoiak, ilea egiteko gauzak… Hau da, buruhandia eraikitzeko bururatzen zaizuen edozer. Zuek etxetik ekarritako material berrerabilgarriekin eraikiko ditugu Sopelako buruhandiak! 

 Horrez gain, komenigarria litzateke partehartzaile bakoitzak bere buruhandiak zer pertsonaia izatea nahi duen pentsatuta ekartzea.

 Kamiseta zaharra ekar dezakezue, arropa ez zikintzeko. 

 Tailerra Kurtzion egingo dugu 2014ko Ekainaren 5ean 17:00etan.

 Zuen parte hartzea ere oso garrantzitsua da,

 Eskerrik asko!

0 comentarios:

Publicar un comentario