jo Sopelako Jai Batzordea

JAIETAKO IRUDIAK

Ikusi jaietako bideo mundiala!

LARRABASTERRAKO JAIEN HASIERA!

Itsasoko izakien kalejira.ERDU MOZORROTUTA!

LARRABASTERRAN ERE... MILA LORE, MILA KOLORE!

Haurren ametsetako jaiak marraztuz eta gauzatuz!

LARRABASTERRAKO HERRI BAZKARIA

Larunabat 12,Urgitxieta plazan!

LARRABASTERRARAKO JOKU BERRIAK PRESTATZEN!

Koadrilentzat pintxo txapelketa eta bapateko playback!

9 jul 2014

LARRABASTERRAN ERE... MILA LORE, MILA KOLORE!



Eta haurren ametsak errealitate bihurtu ziren...jai koloretsuak bizi izan genituen San Pedrotan: labirinto erraldoia, mila koloreko lorategia, ur-jokuak, batukada, buru-handiak... den dena Sopelako familiok asmatu eta gauzatua! Orain Karmenak datoz, Larrabasterrako Jaiak! Eta oraingoan ere egitaraua baditu mila koloretako harribitxiak!







Uztailaren 11ean, ostirala, 19.00etan itsasoko izakien kalejra egingo dugu, Urgitxieta Plazatik. Animatu eta mozorrotuta etorri! Ondoren, pregoia eta txupina ikusiko dugu Sopela Kantari elkartearen eskutik. Larrabasterrako jaiei hasiera itzela emango diegu!


Larunbatean, goizeko 11.00etan, Urgitxieta plazan, labirinto berri bat eraikiko dugu. Zipiriñen primeran pasa genuen armiarma sare erraldoia sortzen... oraingoan ere ikusgarria aterako zaigu! Ondoren, denok herri-bazkarira (gogoratu, umeentzako otordu zoragarria, 14:30etan)! Horrez gain, hainbat jarduera izango ditugu hurrengo egunetan ere. Besteak beste: igandean, 12.00etatik aurrera, Skate Ikastaroa, Ikastola eta Peñatxuri Surf Taldearen eskutik. Astelehenean, 19.00etatik aurrera guztiontzat karaokea, Iberrota plazan.




Asteartean, 21:00etatik aurrera Iberrota plazan, AKANPADA FAMILIARRA antolatuko dugu, gauean kontukontalari eta guzti! Anima zaitezte eta ekarri zuen kanpadendak! Egunsenti ederrari “egun on!” esango diogu denon artean! Eta sorpresaren bat ere egongo da goizaldean... beraz hadi egon!!!



Eta horrez gain hainbat jarduera jaietan murgiltzeko: bapateko playback erakustaldia, haurrentzako jolas parkeak, Eguzkilore dantza-taldearen dantza emanaldia, tailerrak, tiragoma txapelketa...

JARRAI DEZAGUN HAURREN AMETSETATIK
JAI PARTE-HARTZAILEAK ANTOLATZEN!

TXIKI ZEIN HANDI,
GORA LARRABASTERRAKO JAI HERRIKOIAK!


LARRABASTERRAKO PLAYBACK-a

Aurten ere, Larrabasterrako jaietan, Playback erakustaldia egongo da. Baina oraingoan, bat-bateko playbacka izango da!

Izena emateko lekua, asteazkenean   arratsaldeko 15:00retan, pintxo lehiaketan izango da. Apuntatzerakoan, zozketa bat egingo da eta abestiak banatuko dira. Horrela, erakustaldia prestatzeko 3 ordu izango dituzue.

Beraz, ordu horietan aukera izango duzue dantza prestatzeko, abestia ikasteko, janzkera … Gero, 18:00etan erakustaldia hasiko da. Zuen dantza prestatzeko behar duzuen edozer, zuek ekarri beharko duzue.

Edonork har dezake parte, bakarrik zein lagunekin. Ondo pasatzeko aukera bikaina izango da.


Animatu eta parte hartu!

Apuntatzeko: sopelakojaibatzordea@hotmail.com (idatzi koadrilaren izena, kopurua, bataz besteko adina)

LARRABASTERRAKO PINTXO LEHIAKETA

Larrabasterrako jaietan gastronomia txapelketa faltarik ez dago! Aukera ezin hobea sukaldean daukazuen abilezia erakusteko, egun polita eta dibertigarria sortzen dugun bitartean!

Lehiaketan edozeinek izango du parte hartzeko aukera, koadrilan, familian, bakarrik… edozein eratara izan daiteke eta ez da adin mugarik izango.  Hala ere, jarraian aipatzen diren arauak betetzea ezinbestekoa izango da lehiaketan parte hartzeko.

Pintxo expres izango da aurtengo berezitasuna. Hau da,13.00etan parte-hartzaile guztiak Urgitxieta Plazan elkartuko dira. Bertan, epaileek zozketa bidez, OSAGAI BAT emango diete. Pintxoaren elaborazioa librea izango da betiere, tokatutako osagaiaz egindako pintxoa aurkeztuta. Beste edozein osagai ere erabil daiteke, baina, osagai printzipala tokatutakoa izan behar da.

Osagaia jasotzen den momentutik, ordu eta erdi duzue pintxoa prestatzeko (ideia garatzeko, beharrezko dituzuen beste osagaiak lortzeko, sukaldatzeko eta aurkezteko)

Parte-hartzaileek hiru pintxo aurkeztu beharko dituzte, eta jarraian, epaileek baloratuko dituzte. Itxura, zaporea eta originaltasuna izango dira kontuan hartuko diren ezaugarriak.

 Pintxoak egiteko erabili beharreko materiala bakoitzaren esku egongo da (sardexka, tabla, sua…). Bestalde, mahaiak eta aulkiak guztientzako izango dira bertan.

Eguna: ASTEAZKENA 16, 13.00tik 15.00etara

Apuntatzeko: sopelakojaibatzordea@hotmail.com (Idatzi koadrilaren izena)