jo Sopelako Jai Batzordea

JAIETAKO IRUDIAK

Ikusi jaietako bideo mundiala!

LARRABASTERRAKO JAIEN HASIERA!

Itsasoko izakien kalejira.ERDU MOZORROTUTA!

LARRABASTERRAN ERE... MILA LORE, MILA KOLORE!

Haurren ametsetako jaiak marraztuz eta gauzatuz!

LARRABASTERRAKO HERRI BAZKARIA

Larunabat 12,Urgitxieta plazan!

LARRABASTERRARAKO JOKU BERRIAK PRESTATZEN!

Koadrilentzat pintxo txapelketa eta bapateko playback!

25 jun 2014

BATUKADA ERRALDOIA SOPELAKO JAIETAN



 2014ko ekainaren 29an, igandean, 18:00etan BATUKADA ERRALDOIA antolatuko dugu Zipiriñen! Anima zaitezte! Nagusiak, gazteak eta haurrak (nagusiek lagunduta, mesedez), parte hartu esperientzia berri eta parte-hartzaile honetan!!!

Oso dibertigarria izango da: doinu zoragarriak sortuko ditugu guztion artean. Etor zaitezte eta ez duzue berriro pentsatuko musika ez dela zuentzat, musikarako trebeziarik ez duzuenik!
Proba ezazue zuen buruak!
Harrigarria izango da!!!!
 


Batukada gigante en las fiestas de Sopela.

El domingo 29 de junio a las 18:00 en Zipiriñe, queremos conseguir la mayor Batukada popular de Euskal Herria. El reto es llegar a 500 personas tocando juntas en perfecta armonía. Así que ven con toda tu cuadrilla y haréis historia fiestera.
Sin límites de edad, y si eres txiki ven con ama y aita para que te ayuden!

¡¡¡ Saaaaaamba !!!





20 jun 2014

KOADRILEN ARTEKO TXAPELKETA




OSTEGUNA 26
JAITSIERA ( 19.30etan txosnetan)  
( txapelketako puntuen %30 )

-       
Ibilbidea: Elizatik hasi, gernika plazatik pasa, errepide nagusira igo, udaletxeko plazara heldu. KOADRILEN ZENBAKI BANAKETA 19.00retan EGINGO DA.

-      Dantza: Aurten koadrila asko parte hartuko dugu, beraz, ibilbidea oso arin  egin beharko dugu. Koadrila bakoitzak geldiune bakarra egin ahal izango du bere dantza egiteko. Aurten dantza udaletxeko berdegunean izango da. Bertan koadrila bakoitzak 2 minutuko dantza gehienez egin ahal izango du. Bertan udaletxeak musika ekipoa jarriko du eta koadrila bakoitzak bere abestia jartzeko aukera izango du. Abestia koadrilaren izenarekin batera sopelakojaibatzordea@hotmail.com helbidera bidali beharko da.

-         Berdegunean aparte, koadrilak ibilbidean zehar musika eroan nahi badu aukera izango du, baina ekipoa koadrilak kudeatu beharko du.
-         Ezin izango dira motorrezko ibilgailurik eroan.
-       Puntuaketa: Idei orijinala, desfilea, animazioa eta taldeko itxura(lana).
i  Sari banaketa: Puntuaketak eta jaitsieraren irabazlea; Udaletxeko plazan 22,30etan.
 -         SARIA:100euro herriko jatetxe baten gastatzeko.  
 
OSTIRALA 28
TORTILLA TXAPELKETA  Txosnetan 13.00etatik aurrera
( txapelketako puntuen %15)
Erabili daitezken osagaiak: Patatak, arrautzak, kipula, gatza eta olioa.
Apainketan aldiz, edozein osagai erabil daiteke.
Koadrila bakoitzak, gehienez tortilla bakarra aurkeztu ahal izango du.
Tortillak 15.00rak baino lehen aurkeztu beharko dira.
SARIA: otzara handia 

SANGRIA TXAPELKETA Txosnetan 13.00etatik aurrera

 ( txapelketako puntuen %10 )
Koadrilak nahi dituzten osagaiak erabili ditzakete.
Sangria 15.00rak baino lehen aurkeztu beharko da.
18 urte baino gutxiago dutenek, ezin izango dute alkohola erabili osagai moduan.
SARIA: otzara txikia

UR JOLASAK Udaletxeko berdegunean 17:00etan
 ( txapelketako puntuen %15 )




LARUNBATA 29
GINKANA Udaletxe plazan 18:30etan
( txapelketako puntuen %15 )


IGANDEA 30
SOPEL-TRIVIAL Txosnetan 19:00etatik aurrera
 ( txapelketako puntuen %15)
Aurkezleak galderak irakurtzean, koadrilek, banatu zaizkien orrietan erantzuna jarri eta epaileei erakutsiko diete, erantzuna asmatzen dituzten koadrila guztiak puntuatuko dute.

SARI NAGUSIA: Txapela, irabazleen makila, 150euro herriko jatetxe baten gastatzeko.

Antolatzaileak eta epaileak errespetuz tratatu, gogoratu guztiok gaudela ondo pasatzeko, haiek ere disfrutatu nahi dute.
KOADRILEN ARTEKO TXAPELKETA IRABAZTEKO, KOADRILEK, JOKU GUZTIETAN PARTE HARTU BEHARKO DUTE.
AURRETIK IZENA EMAN DUTEN KOADRILEK SOILIK, PARTE HARTU AHAL IZANGO DUTE KOADRILA TXAPELKETAN ETA JEITSIERAN. TORTILA TXAPELKETAN ETA SANGRIA TXAPELKETAN EZ DA BEHARREZKOA, EGUNEAN BERTAN EMAN AHAL DA IZENA.

16 jun 2014

JAIETAKO EGITARAUA

Aurten jaietako zein ekintzetan parte hartuko duzu? Eskaintza zabala prestatu dugu jende guztiari zuzendua. Bota iezaiozu begirada bat aurtengo egitarauari, espero dugu gustokoa izatea. BADATOZ JAIAK!!
 

JAIETAKO BIDEOA!

ASKOREN LANAK BADU ORDAINA!

Jaiak gero eta hurbilago ditugu! Motorrak berotzeko bideo ikusgarria prestatu dugu!

GORA SOPELA!


15 jun 2014

KARTEL LEHIAKETA

Larunbatean Sopela eta Larrabasterrako jaien kartel irabazlea ezagutu genuen. Kartelaren egilea Aitziber Onaindia sopeloztarra izan da. Bigarren saria Naiara Etxaizek jaso zuen eta umeen kategorian Mikel Bombarito. Zorionak hirurei.

Hona hemen jaietako kartel irabazlea:

Aitziber Onaindia Martinez                          

SOPELAKO HERRI BAZKARIA

Gero eta arrakastatsuagoa da Sopelako herri bazkaria, joan den  urtean 300 pertsona batu ginen, aurten BAIETZ 400!   

Bazkaria Ekainaren 28an, larunbata, Jauregizar Plazan izango da, 14,00etan umeentzako txanda eta 14,30etan nagusientzat. Entranteak, paella, postrea, kopa eta edaria izango dugu 10 euroren truke. Umeek 5 euro ordaindu beharko dute. Barazkiz egindako paella egongo da  begetarianoentzat. 

Gurasoek bazkaltzen duten bitartean, plazan bertan umeentzako ludoteka bat egongo da.

Tiketak Sopelako Turismo Bulegoan eta Laiak Tabernan salgai egongo dira.

Gogoratu zure sardezka eta edalontzia etxetik ekartzea.
On egin

10 jun 2014

ESKUPILOTA TXAPELKETA

A TALDEA

1. Ager Martinez / Asier Onaindia
2. Benito / Gorka Ormaetxe
3. Lino / Atano
4. Mikel Landa / Beñat Nikolas

B TALDEA

5. Imanol Beristain / Egoitz 
6. Josu Ugarte / Gaizka Ibarzabal 
7. Imanol Ugarte / Txaber Rivero 
8. Lander Labajo / Uri

C TALDEA

9. Iratzar / Eñaut
10. Azibar / Ohianko
11. Imanol / Paul
12. Izagirre/ Ibai

Partiduak gaurtik aurrera hasiko dira. Hurrengo egunetan, zuen talde arduradunak, zuekin kontaktuan jarriko da zuen partiden ordutegia jakinerazteko. 

Talde arduradunen izen zenbakia:
A TALDEA: Asier 610 999 117
B TALDEA: Ager 625 537 440
C TALDEA: Izas 635 742 348

Animo eta sorte on!

6 jun 2014

JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA

Hauek dira aurtengo jaien kartel lehiaketara aurkeztutako kartelak.
Gogoratu datorren zapatuan, ekainak 14, kartel irabazleak zeintzuk izan diren jakinaraziko dugula, kurtzio kultur etxean, eguerdiko 13.00etan egingo den jaien aurkezpenean.

Animo eta zorte on aurkeztu zareten guztiei!!











4 jun 2014

Haurren ametsetako jaiak marraztuz eta gauzatuz!

Umeek ere Sopelako jaietako antolakuntzan parte hartzeko aukera izan dute aurten. 
Horretarako, “ametsetako jaiak marraztuz” saioa antolatu genuen Jai Batzordetik: umeei zuzenean galdetu genien euren ametsetako jaiak nolakoak izango liratekeen, eta horretarako, euren jairik gustukoenak marraztu zituzten. Marrazki guztiak amaituta, erakusketa txiki bat antolatu genuen, eta haurrek ideia erakargarrienak bozkatzeko aukera izan zuten hilabetez.



Bigarren saioa “ametsetako jaiak gauzatuz” izan zen eta bertan umeekin asanblada bat egin genuen. Bertan, ideiarik bozkatuenak zeintzuk izan ziren azalduko genien eta beraiekin batera ideia horiek errealitatera nola eraman asmatzen ahalegindu ginen.



Haur eta gurasoen parte hartzearekin gure ametsetako jaiak marraztu eta gauzatuko Sopelako jaietan, Zipiriñen, “Haurren Ametsetako Gunea” izango dugu: Sopelako familiok egindako labirintoa, hondartzaren txokoa (ur-txorrotak eta harearen gunea), Sopelako umeek egindako lorategia... Horrez gain, animatu ostiraleko disko-festara mozorrotuta etortzera, mundiala izango da! Azkenik, gure buru-handiak egiteko tailer parte-hartzailea antolatu dugu, haur zein helduei zuzenduta eta San Pedro egunean Sopelako kalejiran aterako ditugu!

Larrabasterrako jaietan, akanpada familiarra egingo dugu, Iberrota plazan, ipuin kontalari eta guzti! Animatu eta ekarri zuen kanpadendak! Biharamunean, akanpadako umeentzat ibilalditxoa prestatu dugu traktorean! Izugarria!

Haurrek gure ametsetako jaiak marraztu dituzte eta orain familia artean gauzatuko ditugu, denon gozamenerako!

Jarrai dezagun haurren ametsetatik jai herrikoak antolatzen! 
Txiki zein handi, Gora Sopelako jai herrikoi eta parte-hartzaileak!

1 jun 2014

BURUHANDI Tailerra





Sopelako jaietan haurren ametsak errealitatera ekarriko ditugulako! hor doa, umeek eta haurrek proposaturiko tailerra:

 Sopelako umeek jaietarako iradoki zituzten ideien artean, bat BURUHANDIENA izan zen. Horregatik nork bere buruhandia egiteko tailerra antolatuko dugu, gero jaietan kalejiran ateratzeko asmoz. Beraz, umeak eta nagusiak gonbidatuta zaudete tailerrean zein kalejiran parte hartzeko. Zatozte!

 Buruhandiak egiteko kartoia, kartulinak, gomaespuma, birziklatzeko materialak… Etxean ditugun gauzen artean erabil ditzakegunak ere ekarri: kartoizko kutxak, oihalak, artilea, arrautzetarako ontziak, yogurt poteak, oparietarako paperak, birziklatzeko materialak, tapoiak, ilea egiteko gauzak… Hau da, buruhandia eraikitzeko bururatzen zaizuen edozer. Zuek etxetik ekarritako material berrerabilgarriekin eraikiko ditugu Sopelako buruhandiak! 

 Horrez gain, komenigarria litzateke partehartzaile bakoitzak bere buruhandiak zer pertsonaia izatea nahi duen pentsatuta ekartzea.

 Kamiseta zaharra ekar dezakezue, arropa ez zikintzeko. 

 Tailerra Kurtzion egingo dugu 2014ko Ekainaren 5ean 17:00etan.

 Zuen parte hartzea ere oso garrantzitsua da,

 Eskerrik asko!