jo LARRABASTERRAKO PINTXO LEHIAKETA ~ Sopelako Jai Batzordea

9 jul 2014

LARRABASTERRAKO PINTXO LEHIAKETA

Larrabasterrako jaietan gastronomia txapelketa faltarik ez dago! Aukera ezin hobea sukaldean daukazuen abilezia erakusteko, egun polita eta dibertigarria sortzen dugun bitartean!

Lehiaketan edozeinek izango du parte hartzeko aukera, koadrilan, familian, bakarrik… edozein eratara izan daiteke eta ez da adin mugarik izango.  Hala ere, jarraian aipatzen diren arauak betetzea ezinbestekoa izango da lehiaketan parte hartzeko.

Pintxo expres izango da aurtengo berezitasuna. Hau da,13.00etan parte-hartzaile guztiak Urgitxieta Plazan elkartuko dira. Bertan, epaileek zozketa bidez, OSAGAI BAT emango diete. Pintxoaren elaborazioa librea izango da betiere, tokatutako osagaiaz egindako pintxoa aurkeztuta. Beste edozein osagai ere erabil daiteke, baina, osagai printzipala tokatutakoa izan behar da.

Osagaia jasotzen den momentutik, ordu eta erdi duzue pintxoa prestatzeko (ideia garatzeko, beharrezko dituzuen beste osagaiak lortzeko, sukaldatzeko eta aurkezteko)

Parte-hartzaileek hiru pintxo aurkeztu beharko dituzte, eta jarraian, epaileek baloratuko dituzte. Itxura, zaporea eta originaltasuna izango dira kontuan hartuko diren ezaugarriak.

 Pintxoak egiteko erabili beharreko materiala bakoitzaren esku egongo da (sardexka, tabla, sua…). Bestalde, mahaiak eta aulkiak guztientzako izango dira bertan.

Eguna: ASTEAZKENA 16, 13.00tik 15.00etara

Apuntatzeko: sopelakojaibatzordea@hotmail.com (Idatzi koadrilaren izena)

0 comentarios:

Publicar un comentario