jo 05/20/14 ~ Sopelako Jai Batzordea

JAIETAKO IRUDIAK

Ikusi jaietako bideo mundiala!

LARRABASTERRAKO JAIEN HASIERA!

Itsasoko izakien kalejira.ERDU MOZORROTUTA!

LARRABASTERRAN ERE... MILA LORE, MILA KOLORE!

Haurren ametsetako jaiak marraztuz eta gauzatuz!

LARRABASTERRAKO HERRI BAZKARIA

Larunabat 12,Urgitxieta plazan!

LARRABASTERRARAKO JOKU BERRIAK PRESTATZEN!

Koadrilentzat pintxo txapelketa eta bapateko playback!

20 may 2014

2014ko JAIAK MARTXAN!


Badatoz udako jaiak eta bereziki San Pedro eta Karmeneko jaiak. Horregatik, Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordea osatzen dugunok, gogoz eta buru belarri  ari gara pasaden urtean bizi izan genuen jai giro paregabea mantendu edo hobetzeko nahian. Aurrekoetan bezala, jai  herrikoi, parte hartzaile, parekide eta euskaldunak egiteko lanean dihardugu.

Umeen aisialdi-partehartzailea sustatzeko helburuarekin, lanketa berezia.
Koadrilen jaitsiera eta eguneroko jokoak lantzen.
Sopela eta Larrabasterrako Herri bazkarien menua diseinatzen.
Ikuskizun desberdinak, ikusgarriak eta dibertigarriak.
Pregoilari bereziak.
Jaietako zapi handien kokaleku berria.
Gaueko Kontzertu anitzak.
Buruhandiak.
Jaien aurkezpenerako bideo berria.
Kirol txapelketa berriak.

Espero dugu, umeekin, koadrilekin, herriko elkarte eta taldeekin, udaletxeko zinegotzi eta kultur teknikarikein eta hainbat sopeloztarrekin landu dugun jai programazioa gustokoa izatea. Gaurtik aurrera eta jaiak heldu arte, antolatutako dinamika eta haietan parte hartzeko modua eta informazioa helarazten joango gara, berriztu berri dugun blog honen bitartez.

Laster arte.