jo 06/15/14 ~ Sopelako Jai Batzordea

JAIETAKO IRUDIAK

Ikusi jaietako bideo mundiala!

15 jun 2014

KARTEL LEHIAKETA

Larunbatean Sopela eta Larrabasterrako jaien kartel irabazlea ezagutu genuen. Kartelaren egilea Aitziber Onaindia sopeloztarra izan da. Bigarren saria Naiara Etxaizek jaso zuen eta umeen kategorian Mikel Bombarito. Zorionak hirurei.

Hona hemen jaietako kartel irabazlea:

Aitziber Onaindia Martinez                          

SOPELAKO HERRI BAZKARIA

Gero eta arrakastatsuagoa da Sopelako herri bazkaria, joan den  urtean 300 pertsona batu ginen, aurten BAIETZ 400!   

Bazkaria Ekainaren 28an, larunbata, Jauregizar Plazan izango da, 14,00etan umeentzako txanda eta 14,30etan nagusientzat. Entranteak, paella, postrea, kopa eta edaria izango dugu 10 euroren truke. Umeek 5 euro ordaindu beharko dute. Barazkiz egindako paella egongo da  begetarianoentzat. 

Gurasoek bazkaltzen duten bitartean, plazan bertan umeentzako ludoteka bat egongo da.

Tiketak Sopelako Turismo Bulegoan eta Laiak Tabernan salgai egongo dira.

Gogoratu zure sardezka eta edalontzia etxetik ekartzea.
On egin